Elikagai batzuen BEZa jaitsi eta energiarena luzatzen da
Abenduaren 27an argitaratutako Errege Lege Dekretuak prezioen igoera geldiaraztea helburu duten ezohiko neurri fiskal batzuk onartzen ditu. Jarraian, elikagaien eta energiaren BEZaren inguruan hartutako neurrietako batzuk zehazten dira.
Aldi baterako murrizten da 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arte honako elikagai hauen BEZa:
• Produktu hauen zerga-tasa % 10etik % 5era jaitsi da:
- Oliba-olioak eta hazi-olioak.
- Elikadura-pastak.
Eragiketa horiei aplikatu beharreko baliokidetasun-errekarguaren tasa ehuneko 0,625 izango da.
- Produktu hauen zerga-tasa % 4tik % 0ra jaitsi da:
- Ogi arrunta, ogi arrunt izoztuaren masa eta ogi arrunt izoztua, soilik ogi arrunta egiteko.
• Irin okinak.
• Edozein animalia-espeziek sortutako esne-mota hauek: naturala, ziurtatua, pasteurizatua, kontzentratua, gaingabetua, esterilizatua, UHT, lurrundua eta hautsa.
• Gaztak.
• Arrautzak.
• Frutak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak eta zerealak, baldin eta produktu naturalak badira, Elikadura Kodearen eta hura garatzeko emandako xedapenen arabera.
- Ogi arrunta, ogi arrunt izoztuaren masa eta ogi arrunt izoztua, soilik ogi arrunta egiteko.
Eragiketa horiei aplikatu beharreko baliokidetasun-errekarguaren tasa % 0 izango da.
Energia elektrikoari aplikatu beharreko BEZari dagokionez, 2023ko abenduaren 31ra arte % 5ean mantenduko da, errege lege-dekretuan horrela zehaztutako kasuetan.
https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2022-22685
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Zergak