Edoskitze baimenaren aldaketak
2021eko maiatzaren 2ko Errege Lege Drekretuak aldaketak sartzen ditu Langileen Estatutuan (LE), gurasoen eta zantzaileen lana eta familia uztartzeari dagokionez. Aldaketetako bat 37.4 artikuluan izan da, ordaindutako edozkitzeari buruzko artikuluan. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Iraupena ez da aldatzen.
- Aldaketa honek, langileak ordaindutako baimena nola erabil dezakeen adierazten du. Lehen, Langileen Estatutuak ez zuen baimentzen baimen hori egunka metatzea, hitzarmen kolektiboak horretarako aukera ematen ez bazuen edo enpresarekin akordio batera iristen ez bazen. Hemendik aurrera, langile guztiek erabili ahal izango dute edozkitze baimena, bere hitzarmenak dioena edo enpresak nahi duena kontuan izan gabe.
- Baimen hau umeak 9 hilabete bete arte baino ez da ematen. 9 eta 12 hilabete bitartean, ez dago konpentsazio ekonomikorik.
- Banakako baimena da eta ezin da transferitu. Baimena zure lan-ordutegiaren edo haurrak 9 hilabete bete arte geratzen zaizkizun lanegun kopuruaren araberakoa da.