Bizi testamentua: zer da? Non egin dezaket?
Zer da bizi-testamentua?
Dokumentu honetan, pertsona batek, bizirik dagoenean, adierazten du zer tratamendu jaso nahi dituen edo ez, edozein egoera mediko edo gaixotasunen aurrean, eta zer egin nahi duen bere organoekin hiltzen denean.
Bizi-testamentua emanda, nahi ditugun tratamenduak soilik jasotzea lortzen dugu, adierazi dugun irizpidearen arabera, eta, bestalde, oso garrantzitsua da, arduradunak askatzen ditugu funtsezko gai horri buruz gure ordez erabakitzetik.
Euskal Autonomia Erkidegoan, aurretiazko borondateen agiria (ABD) esaten zaio horri.
Zer erabaki daiteke bizi-testamentuan?
Besteak beste, hauek dira erabaki ditzakegun alderdirik garrantzitsuenak:
- Jaso nahi ditugun edo ez ditugun tratamenduak
- Gure organoak eman nahi baditugu. Dohaintza egin nahi izanez gero, horietakoren bat ez ematea erabaki dezakegu.
- Autopsia egitea nahi badugu. Polizia-kontuengatik hainbat kasutan egin behar dela alde batera utzita.
- Erraustea nahi dugun ala ez.
- Ehorzketa nahi badugu
- Hileta nahi badugu. Erantzuna baiezkoa bada, zeremonia zibila edo erlijiosoa nahi badugu.
Nork eman dezake
Adinez nagusi den edozein pertsona, behar besteko gaitasuna duena. Kasu batzuetan, baita adingabeak ere.
Pertsona berak bere bizi-testamentua aldatu edo errebokatu dezake nahi duenean, baldin eta lehen aipatutako baldintzak betetzen badira.
Nola egin dezaket bizi-testamentua?
Euskadin 3 modalitate daude bizi-testamentua izapidetzeko orduan; notarioaren aurrean, 3 lekukoren aurrean edo azken borondateen erregistroan; gaur egun, telematikoki egin daiteke.
Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?
– Aurretiazko borondateen dokumentua
– Interesdunaren, ordezkariaren eta lekukoen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
– Notarioaren aurrean egin bada, escritura.