Ba al zenekien 2025eko urrian Sozietateen gaineko Zergaren ordainketazatikatua aurkezteko betebeharra dagoela?

Laburbilduz, hau hartu behar da kontuan:

  • Epeak: urriaren 25era arte (aurten jaieguna denez, epea urriaren 27ra arte
    luzatzen da).
  • Nork aurkeztu behar du?: oro har, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena
    aurkezten dituzten enpresek, nahiz eta salbuespenak dauden mikro eta
    enpresa txikientzat.
  • Zenbat ordaindu behar da?: aurkeztutako azken Sozietateen gaineko
    Zergaren zerga-oinarriaren % 5 (zerga-oinarri negatiboak konpentsatu ondoren)
    ken ekitaldi horretako atxikipenak eta ordainketa zatikatua.
  • Ereduak: 203 banakako zerga-ordainketarako eta 223 kontsolidazio
    taldeetarako.
    Gehiago jakin nahi baduzu, Gipuzkoako Foru Ogasunak esteka honetan
    argitaratu dituen galderak kontsulta ditzakezu: FAQ Gipuzkoa