Arrasateko Udalak TicketBAI fakturazio sistema euskaraz jartzen duten entitateei dirulaguntzak
Onuradunak.
Helbide fiskala Arrasaten daukaten pertsona fisiko edo juridikoak; bai eta beren jarduera ekonomikoa Arrasaten dauden lokaletan egiten dutenek ere.
Helburua.
2022an TicketBAI fakturazio sistema euskaraz jartzen duten entitateei diru laguntzak ematea.
Zenbatekoa. Dirulaguntza kostuaren %30 izango da, eta gehienez ere 250 €-koa.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua.Diru laguntza eskabideak 3 modutara aurkeztu ahalko dira:
- Egoitza elektronikoan (pertsona juridikoek ezinbestean online egin beharko dute).
- Aurrez aurre BAZen, pertsona fisikoentzako aukerakoa.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako moduetan.
2022an egindako ekintzen eskaerak abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak, TICKETBAI, Arrasateko udala.
Arrasateko Udalaren 2022. urterako diru laguntza deialdia «TicketBAI» fakturaziosistemarako sofwarea euskaraz jartzen duten entitateentzat. BDNS (Identif.): 617206.