Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko dirulaguntzak

Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, gutxienez egun 1/2ko jardunekoak, 250 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.

Emakumezkoek, lanari dagokionez, Arrasateko Udalak emakumeen kontratazioa sustatu nahi du, eta hartara, berdintasuneruntz pausoak eman nahi ditu programa honen bitartez.

 

Programa honen diru laguntzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:

1) Enpresak lantokia Arrasaten edukitzea

2) Enpresak 250 langile edo gutxiago edukitzea.

3) Kontratatutako langabeak Arrasatekoak izatea

Kontratatrutako pertsonen ezaugarriak hauek izan beharko dituzte:

a.- Arrasaten erroldatuta egotea, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b.- Kontratatzen dituzten unean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute langabe gisa, kontratua sinatzeko momentuan gutxienez.

c.- Enpresa berean kontratatua ez izana, diruz lagundu nahi den kontratua sinatu baino 6 hilabete lehenago gutixenez.

 

Kontratuen ezaugarriak Diru laguntzak eskuratzeko, kontratuek ezaugarri hauek beteko dituzte:

 a.- Gutxienez 6 hilabete iraungo dute.

b.- Gutxienez egun 1/2ko lan jardunekoak.

c.- Kontratuak hasiko dira 2023an.

d.- Kontratuek enpresako langile kopurua gehituko dute (aurreko 6 hilabetetako plantilarekin alderatuta)

 

Diru laguntzaren zenbatekoa urtero eguneratzen da, urteko KPIren arabera, beti ere indizea positiboa izan bada; indizea negatiboa izanez gero, aurreko urteko kopurua mantentzen da. 2022aren amaieran urteko KPIa 5,7 izan denez, 2023 ko deialdiko diru-laguntzaren zenbatekoa 2.553 €-koa izango da, egun osoko jardunerako 6 hilabeteko kontratu bakoitzerako. Egun zatiko jardunen kasuan, diru laguntzaren zenbatekoa kontratuaren lan jardunaren ehunekoaren arabera doituko da.

 

Kontratatuko den langabea emakumezkoa den kasuetan, diru laguntza %20 gehiagokoa izango litzateke.

 

Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da oinarri hau Arrasateko Udalak onartu eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko den ( 2023/05/23an publikatuta) ondorengo egunetik aurrera, 2023ko urriaren 31 arte, beti ere 2023 ko Udal Aurrekontuan programa honek duen kontu sailaren zuzkidura agortu bitartean.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak