Aretxabaleta: Kontratazio berriei zuzendutako dirulaguntzak
Enpresek egindako kontratazio berriengatik dirulaguntza.
Laguntza honekin, Aretxabaletako Udalak herrian lanpostu berrien sorrera eta mantentzea bultzatu nahi ditu eta zailtasun handienetan dauden herritarren laneratze prozesuan lagundu. Horretarako bertako enpresei, herritarrak kontratatzeko dirulaguntzak eskeiniz.
Onuradunak.
Dirulaguntza hauetara JEZn alta emanda eta ondorengo baldintzaren bat betetzen dituzten enpresak aurkeztu ahal izango dira:
- Lantokia Aretxabaletan duten 50 langile baino gutxiagoko edozein figura juridikotako enpresak.
- Aretxabaletako komertzio eta merkataritza negozioak.
- Lantokia Aretxabaletan duten eta autonomo bezala lanean diharduten profesionalak.
Kasu guztietan, enpresa hauek kontratatutako pertsonek Aretxabaletan erroldatuta egon beharko dute eta hauei egingo zaien kontratua mugagabea (jardun osokoa zein partziala) edo gutxienez urte betekoa izango da (hau ere, jardun osokoa zein partziala).
Kontratu berri hauek 2023ko abenduaren 1etik dirulaguntza hau eskatzeko epea bukatu arte formalizatu ahal izango dira. Gainera, plantillaren gehikuntza netoa suposatu beharko dute edo kontratuaren modalitatea hobetzea ekarri beharko dute.
Laguntza honetatik kanpo geratuko dira pertsona fisiko zein pribatuez osatutako edozein motatako elkarteak eta Fundazioak.
Dirulaguntza: Zenbatekoak
Dirulaguntza hauen xede izango dira Aretxabaletan lantokia duten enpresek, eskabidea egiten den urtealdian, egindako kontratazio berriak (kontratazio
berri hauek plantillaren gehikuntza suposatu beharko dute). Kontratazio berri hauengatik ondorengo zenbatekoak jasoko dira:
— Kontratu mugagabeak jardunaldi osoan: 2000 €.
— Kontratu mugagabeak jardunaldi partzialarekin: Goikoarekin proportzionala.
— Sei hilabetetako kontratuak jardunaldi osoan: 1000 €.
— Sei hilabetetako kontratuak jardunaldi partzialarekin: Goikoarekin proportzionala.
jardunaldi partzialeko kontratuak gutxienez %50koa izan beharko dira.
Goiko kopuru hauei %15a gehituko zaie, kontratatutako pertsona ondoko hauetako bat baldin bada:
- Denbora luzean (urte bete baino gehiago) langabezian dagoen pertsona.
- Emakumea.
- 45 urte baino gehiago dituen pertsona.
- Gutxienez %33ko ezintasunen bat duen pertsona.
- Gizarteratzeko programaren baten parte hartu duen edo Aretxabaletako Udaleko gizarte laguntzak jasotzen dituen pertsona.
Dirulaguntza jaso ahal izateko enpresa batek gehienez 2 kontratazio aurkez ditzake urtean. Horrez gain, enpresa bakoitzeko emango den laguntza ez da 4.000 € baino gehiagokoa izango da.
Dirulaguntzak aurkezteko epea
Dirulaguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatzen den momentutik 2024ko azaroaren 29era egongo da zabalik, beti ere diru funtsa agortu bitartean.
Dirulaguntza interesgarria enpresentzat, Zenbaki aholkulariak abokatuak aholkularitzan dirulaguntza honi buruzko aholkularitza ematen dugu.