Absentismoari aurre egiteko pizgarria
Auzitegi Gorenak, 2025eko urtarrilaren 20ko epaian, absentismoari aurre egoteko soldata-pizgarri baten legezkotasuna aztertu du, pizgarri horren zenbatekoa langilearen absentzia-orduen kopuruaren araberakoa baita:
- %100 ordainduko da hilean 8 ordu baino gutxiagoko absentzia izan denean.
- Ehunekoa txikiagotu egingo da absentzia-orduek gora egin ahala.
- Hilean 24 orduko absentziagatik aurrera, langileak ez du pizgarririk kobratuko.
Aintzat hartu behar al dira absentzia-mota guztiak? Ez, oporrengatik, ordutegi-diferentziengatik, lizentzia sindikalengatik eta senideen heriotzagatiko baimenengatik izandako absentziak salbuetsita daude.
Nolanahi ere, gainontzeko absentziei dagokionez, Auzitegi Gorenak hurrengoa adierazten du:
- Gaixotasunagatiko diskriminazioa: Uztailaren 19ko 15/2022 Legeko 2.3. artikuluak gaixotasunagatiko tratu-desberdintasuna debekatzen du. Hortaz, aldi baterako ezintasunaren ondoriozko absentziak pizgarriaren zenbatekoa kalkulatzeko balio badu, horrek gaixotasunagatiko diskriminazioa dakar.
- Sexuagatiko zeharkako diskriminazioa: Aintzakotzat hartuta, nagusiki, emakumeak direla lana eta familia bateragarri egiteko eskubidea baliatzen dutenak, kontziliazioaren ondoriozko absentziak pizgarriaren zenbatekoa kalkulatzeko zenbatzen badu, horrek sexuagatiko zeharkako diskriminazioa dakar.
- Asoziazioagatiko diskriminazioa: Langile baten senide batek gaixotasun larria badu eta langile horrek baimen bat eskatzen badu hura zaintzeko, horrek ezin du pizgarriaren zenbatekoan eraginik izan; bestela, asoziazioagatiko diskriminaziotzat hartuko da.
Azken finean, Auzitegi Gorenak ondorioztatu du gaixotasunagatiko, kontziliazioagatiko edota asoziazionismoagatiko absentziek ezin dutela pizgarriaren zenbatekoan eragin izan.
