2025eko Errentaren kanpaina apirilaren 7an hasiko da
Autolikidazio proposamenak apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dira. Aldez aurretik,
martxoaren 13tik aurrera, informazio fiskala kontsultatu ahal izango da Gipuzkoatarian eta
informazio hau posta elektronikoz bidaltzeko eskatu. Autolikidazio proposamenak, bestalde,
martxoaren 30etik aurrera ikusi ahal izango dira.
Hona hemen 2025eko Errenta kanpainaren data garrantzitsuenak:
Autolikidazio proposamenak onartzea: 2026/04/07-2026/07/02
25 errenta telematikoa eta Ondarearen eta Fortuna Handien gaineko Zergaren
kanpaina: 2026/04/07-2026/07/02
Aurten aplikatuko dira lehen aldiz maiatzaren 9ko erreforma fiskalari buruzko 1/2025 Foru
Arauan onartutako aldaketak.
Zenbaki aholkularitza abokatuak aholkularitzan, Maiatzean hasiko gara Errenta kanpainarekin; beraz, ez izan zalantzarik gure talde fiskalarekin harremanetan jartzeko, zure errenta-aitorpena egitea nahi baduzu edo,proposamen bat jaso arren, berrikustea nahi baduzu.
Gainera, ezin da beti errenta-aitorpen mekanizatua aurkeztu. Beraz, kontuan izan egoera
hauetakoren batean bazaude:
Bost ondare eskualdaketa baino gehiago egin dituztenak.
Balore merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartu gabeko merkataritza
sozietateen akzio edo partaidetzak eskualdatu dituztenak urte horretan.
Herentziaz edo legatu bidez eskuratutako ondasun eta eskubideak
eskualdatzeagatik ondare irabaziak edo galerak izan dituztenak, haien zehaztapenak
kalkulu konplexuak egitea edo ondasunak baloratzea eskatzen duenean (herentziak
esku hartzaile asko edo ondasun ugari dituenean edo balorazioa behar duten
higiezinak daudenean, esate baterako).
Jarduera ekonomikoen etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren modalitate
arrunta erabili dutenak.
Jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespenaren modalitate sinplifikatuaren
arabera zehaztu dutenak, PFEZren foru arauaren 88. artikuluan inbertsioengatik eta
beste jarduera batzuengatik aurreikusten diren kenkarietara bildu direnean.
Kriptodirua eskualdatzea.
Zergapetutako eragiketak egitea finantza produktu eratorriak erabilita (aukerak,
gerokoak, bermeak, diferentzien araberako kontratuak, etab.).
Pertsona lekualdatuen araubide berezia aukeratzea.
Hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik araututako
kenkaria aplikatzea.
Errenta egozpenak lortzea (nazioarteko gardentasun fiskala eta inbertsio kolektiboa
paradisu fiskaletan).
