2023ko Errenta-kanpaina
Apirilean hasiko da errenta kanpaina, eta data hauek izango dituzte Foru Ogasun ezberdinek:
Gipuzkoa: (2024/04/08-2024/07/01)
- Autolikidazio-proposamena bistaratzea, 2024/04/03tik aurrera
- Autolikidazio-proposamena onartzea, 2023/04/08 eta 2024/07/01 bitartean
- Internet modalitaterako epea, 2024/04/11tik 2024/07/01era.
- Errenta mekanizatuaren modalitatearako epea, 2024/04/16tik 2024/07/01era.
Araba: (2024/04/08-2024/06/25)
- Ogasunaren webgunean zirriborroa berrestea edo aldatzea, 2024/04/08 eta 2024/06/16 bitartean.
- Egiaztattako aholkularitzetan errenta egiteko epea, 2024/04/08 eta 2024/06/25 bitartean
- Errenta Foru Ogasunaren bulegoetan egiteko epea, 2024/04/16tik 2024/06/21era.
Bizkaia: (2024/04/10-2024/06/28)
- Zirriborroak bidaltzea eta jakinaraztea: 2024/04/10etik 2024/04/22ra (aste osoa)
- Zirriborroa onartzeko edo osatzeko epea 2024/06/28rarte.
- Laguntza telefonikoa eta presentziala (aurretiko hitzordua).
- Administrazioak egin duen aitorpenaren zirriborroa itzuli beharrekoa izaten bada, ez da beharrezkoa izango zergadunaren baieztatzea. Berariazko onarpenik ezean, zirriborroa isilbidez onartutzat joko da. Aldiz, administrazioak emandako aitorpenaren zirriborroa ordaintzekoa izaten bada, bai beharrezkoa izango da berariazko onarpena.
Beti ezingo da errenta dagokion Foru Ogasunaren bulegoetan egin. Beraz, egoera hauetako batean bazaude edo jasotako proposamenari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure talde fiskalarekin:
- Jarduera ekonomiko batean aritu izana edo 2023ko ekitaldian jarduera ekonomiko bat garatzen duten errentak esleitzeko araubideko erakundeetako bazkide, oinordeko edo partaide izatea.
- 2023ko ekitaldian ohiko etxebizitza eskualdatu izana.
- 2023ko ekitaldian zehar balore higigarri edo higiezinen 3 salmenta baino gehiago egin izana.
- 2023ko ekitaldian, balore merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu ez diren merkataritza-sozietateen akzioak edo partaidetzak trasmititu izana.
- Lekuz aldatu diren langileen araubide bereziaren arabera zergak ordaindu izana.
- Alokairu turistikora bideratutako etxebizitzengatik etekinak lortu izana.
- Bestelakoak.