Zein zerga ordaindu beharko ditut loteria irabaziz gero?

  • 2023.urterako salbuetsita dagoen kopurua 40.000 €-koa da.
URTEAKOPURU SALBUETSIA
2018ko uztailaren 5era arte2.500 € arte
2018ko uztailaren 6tik 2018ko abenduaren 31ra arte10.000 € arte
201920.000 € arte
2020tik aurrera40.000 € arte
  • Zerga oinarriari aplikatu beharreko atxikipena %20koa izango da (Irabaziaren  kopuru osoari salbuetsita dagoen partea kenduta) eta emaitza hori izango da ordaindu beharreko kuota.
  • Beraz, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ospatutako sariak, lehenengo 40.000 €-ak salbuetsita egongo dira
  • “El millón” sariaren kasuan (Euromillones-ekin lotutako saria) salbuetsitako kantitatea 24.000 €-koa izango da.
  • Espainiar lurraldean irabazitako sariei, zergak ordaindu behar dituzten zatiagatik, %20ko atxikipena aplikatuko zaie sariak kobratzen diren unean. Kantitate hori, likidatu beharreko kargaren zenbateko osoarekin bat dator; beraz, saridunak bere zerga-betebeharrak bete ditu.
  • Espainiatik kanpo irabazitako sariei eta sariduna egoiliarra ez bada, irabazia atxikipenaren edo konturako ordainketen menpe dago. Sari horiek atxikipenik izan ez badute, 136 auto likidazio eredua aurkeztu beharko da eta karga berezi hori ordaindu.
  • Apirileko, uztaileko, urriko eta urtarrileko lehen 25 egun naturaletan aurkeztuko da, hiruhileko  naturalean kobratutako sariei dagokienez.
  • Hala ere, salbuespenak aplikatzearen ondorioz ordaindu beharreko zenbatekoa ordaintzekoa ez bada, ez da aitorpen hori aurkeztuko.