TicketBai proiektua martxan jartzeko pausoak

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak TicketBAI proiektua jarriko dute martxan. Indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute fakturak jaulkitzeko, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko. , hurrengo helburu nagusiak izango ditu proiektu honek:

  1. Zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzea.
  2. Zerga-iruzurraren aurkako egitea, fakturazioa kontrolatuz.
  3. Enpresen eta autonomoen digitalizazioa bultzatzea.

TicketBAIari buruzko informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai

Gipuzkoan 2021ean borondatezko aldia hasi da, eta sistema hau derrigorrezkoa izango da 2022tik aurrera. Diputazioak TicketBAI betebeharra ezartzeko egutegi bat ezarri du, sektore ekonomikoaren arabera hedatuko dena.

Programei dagokienez bi aukera dauzkazu:

  1. Gipuzkoako Ogasunak gaitu duen FakturaBAI web-apikazioa erabiltzea (Dohainik) Faktura bolumen txikia dutenentzat egokia izan daiteke.
  2. Daukazun fakturazio softwarea egokitu edo berri bat erostea (TicketBAI Software Erregistroan inskribatuta egon behar da).

 

Diputazioak TicketBAIra egokituta dauden software-en zerrenda publikatuta dauka hurengo estekan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai/software-zerrenda

Zenbaki aholkulariak abokatuak gomendatzen du: Lehenbailehen has zaitezela zure aktibitatearen fakturaziorako TicketBAIra egokituta dagoen programa egokiena bilatzen eta programa bat erosteko beharra baldin baduzu, aurrekontu desberdinak eskatzen.

TicketBAIra egokitzeko egin beharreko inbertsio eta gastuek onura fiskalak izango dituzte. Orokorrean egindako gastu eta inbertsioen %30a errekuperatu ahalko duzu kekari bidez, eta TicketBAIan boluntarioki hilabete bat baino lehenago hasiz gero, %60a.

Edozein zalantza izanez gero jar zaitez gurekin kontaktuan.