2023ko Errenta-kanpaina

Apirilean hasiko da errenta kanpaina, eta data hauek izango dituzte Foru Ogasun ezberdinek: Gipuzkoa: (2024/04/08-2024/07/01) Araba: (2024/04/08-2024/06/25) Bizkaia: (2024/04/10-2024/06/28) Beti ezingo da errenta dagokion Foru Ogasunaren bulegoetan egin. Beraz, egoera hauetako batean bazaude edo jasotako proposamenari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure talde fiskalarekin:

Read More

Erretiratua bazara eta 1978 baino lehen lan-mutua batean kotizatu baduzu,  berrikusi zure errenta aitorpena.

Joan den otsaileko epai batek lan-mutualitateetan kotizatutako diruaren zati bat berreskuratzeko eskubidea aitortzen die pentsiodunei. Izan ere, gizarte-segurantzako gastua, gastu kengarritzat hartu den bitartean, mutualitateetako kuotak ezin izan ziren PFEZren zerga-oinarritik kendu. Zehazki, 1978ko abenduaren 31 baino lehen lehengo lan-mutualitateetan kotizatzen zuten zergadunek, Gizarte Segurantza sortu aurretik, azken lau urteetako errenta-aitorpenak zuzentzeko eskaera egiteko aukera…

Read More

Errenta zerga ordaintzeko bigarren zatiaren kargua

2023ko azaroaren 10ean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bigarren zatia helbideratze-kontuan zordunduko da (Gipuzkoa, Araban eta Bizkaian). Kargu hori, ordaindu beharreko zenbatekoaren % 40koa da, baldin eta aurkezteko unean ordainketa zatikatua egitea erabaki bazen. Jar zaitez gure ekipoarekin harremanetan, helbideratze-kontua aldatu behar baduzu edo horri buruzko beste edozein kontsulta mota egin nahi baduzu.

Read More