Gogoratu errenta eta ondarearen aitorpenak epe barruan aurkezteaz
2022ko errenta eta ondarearen zergen kanpainaren azken txanpan sartu berri gara. Jarraian, aitorpenak aurkezteko azkenengo eguna eta aitorpenak epe horren barruan ez aurkezteak zergadunari ekar diezazkiokeen zigorrak errepasatuko ditugu.
KANPAINA AMAIERAKO EPEAK:
DEKLARAZIOAK EPEZ KANPO AURKEZTEAGATIKO ZEHAPENAK (Gipuzkoako araudia):
Goian aipaturiko aurkezpen epea pasatu eta aitorpena aurkeztu ez badu, zergadunak aitorpena epez kanpo aurkezteko aukera izango du, bere borondatez. Bestela, Ogasunak aurkezteko erreklamatu ahal izango dio, zigor altuagoa ezarrita.
Aitorpena epez kanpo aurkeztea internet bidez bakarrik egin daiteke (ezin da Ogasuneko bulegoetan presentzialki egin), eta ordaintzera irteten bada ezin daiteke ordainketa bitan zatitu (%60-%40).
- Deklarazioaren emaitza ordaintzera irteten bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):
Ogasunaren errekerimendurik gabe (borondatez aurkeztuta):
- 6 hilabete arteko atzerapena: %5eko errekargua aplikatuko da ordaindu beharreko kuotaren gainean.
- 6. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
- Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
Ogasunaren errekerimenduarekin (deklarazioa aurkezteko erreklamatzen duen gutuna iristen bada):
- Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %50eko isuna ezarriko zaizu (%30eko adostasuna emanez gero).
- Aitorpenaren emaitza itzultzera irteten bada (Ogasunak zergadunari itzultzen dio)
Errekerimendu gabe: 100€ko isuna.
Errekerimenduarekin: 200€ko isuna.
Zure errenta edo ondarearen aitorpenarekin edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Errenta kanpaina, Aholkulari fiskalak