Sozietateen kanpaina-Kanpainaren hasiera

2025ko uztailaren 28ra arte, 2024 ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergaren 200 eta 220 ereduak aurkeztu daitezke.

2025eko uztailaren 1etik uztailaren 28ra bitartean aurkeztu beharko dira 2024ko zergaldiari dagozkion autolikidazioak, Foru Aldundiak onartutako 252/2025 Foru Aginduaren arabera.

Agindu honen bidez, 200, 220, 20G eta 22G ereduak onartu dira 2024an hasitako zergaldietarako. Eredu hauek erabiltzen dira sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren autolikidazioak egiteko, establezimendu iraunkorren kasuan, baita Gipuzkoan presentzia duten, baina atzerrian eratuta dauden errentak esleitzeko araubidean dauden entitateen kasuan ere.

  • Autolikidazioaren aurkezpen epea: zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan.
    • Adibidez, 2024ko abenduaren 31n amaitutako zergaldia badugu, orduan aitorpena 2025eko uztailaren 1etik uztailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango da.
  • Helbideratze-data: autolikidazioa aurkezteko epea amaitu ostean izango da.

252/2025 Foru Agindua leiho berri batean irekiko da kontsultarako, eta bertan jasotzen da:

  • Ereduen edukia eta erabilera.
  • Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko modua, epea eta tokia.