Sozietateen gaineko zergaren kanpainaren hasiera

2025ko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren autolikidazioak, 200 eta 220 ereduak, aurkeztu ahal izango dira uztailaren 1etik uztailaren 27ra.

2025ko zergaldia amaitu ondoren (2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldia), enpresen jardueraren emaitza itxi behar da. Sozietateen gaineko zergak sozietateek eta gainerako entitate juridikoek lortutako errentak zergapetzen ditu, eta hori zergaren foru arauaren arabera zuzendutako kontabilitate emaitzaren bidez lortzen da.

Zergaren autolikidazioa, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Zerga-zor osoa helbideratze-kontuan kargatuko da 2026ko uztailaren 28an, autolikidazio-epea 2026ko uztailaren 27an amaitzen zaien zergadunentzat