Saltokitik enpresara programa

Euskalitek aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du saltokietako lehiakortasuna eta kudeaketan, zure ermaitzak hobetzeko bideratua.

Eusko Jaurlaritzakoo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagunduta, zure negozioa eraldatzeko aukera paregabea da.

Saltokitik Enpresara programa saltokiari laguntzeko programa da eta aplikazio erreala duena. Bertan, tutore baten laguntza izango duzue, hainbat kudeaketa-alderditan aurrera egiteko eta hobetzen laguntzeko.

Tresnak, negozio-jardunbide egokiak, adibideak, ereduak eta abar emango zaizkizue, merkataritza-enpresaren posizio lehiakorra, enpresa-eraginkortasuna eta negozio-emaitzak hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzak %100ean diruz lagundutako programa da eta EUSKALITek antolatzen du.

Programa taldeko online saioetan egituratzen da, ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatzeko; banakako laguntza eskaintzen da saltokian bertan eta adituen laguntza jarraitua.

Plazak mugatuak direnez, izen emate ordena hartuko da kontuan.

Zure saltokia hobetzeko laguntza, plazak mugatuak dira eta martxoak 24 arteko epea dago.