Oñati: Pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia
2023. urterako Pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntza.
Eskaerak aurkezteko epea: Dirulaguntza eskatzeko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2023/04/03an argitaratua) eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko azaroak 30ean amaituko da.
Kontratuen hasiera data: Dirulaguntza deialdi honen xede diren lan kontratuak diruz lagunduak izateko 2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a bitartean hasita egon beharko dira.
PERTSONA LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK ERAKUNDE ONURADUNAK
• Oñatiko enpresak, banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta
sozietate zibilak.
• Baldintzak:
- 50 langile baino gutxiago izatea.
- Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan (JEZ) Oñatin alta emanda egotea.Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean.
- Dirulaguntza publikoak eskuratzeko zigorrik edo debekurik ez
izatea.
KONTRATATUTAKO PERTSONEN BALDINTZAK
• Oñatin erroldatuta.
• Langabezia egoeran eta Lanbiden izena emanda.
• Enpresaren jabetzarekin edota zuzendaritzarekin ahaidetasunik ez izatea.
KONTRATUEN BALDINTZAK
• Mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten aldi baterakoak.
• %50eko jardunaldia gutxienez.
• Enplegu sorrera garbia.
• Kontratuen hasiera data 2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a bitartean.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK ETA MUGAK
• Kontratu mugagabeak, jardunaldi osoan: 1.300€
• Aldi baterako kontratuak 6 hilabeteko iraupenarekin, jardunaldi osoan: 1.000€
• 300€ko gehikuntza kontratutako pertsona emakumezkoa bada. Denbora partzialeko kontratuetan dirulaguntza jardunaldiaren proportzioan.
• %30eko gehikuntzak:
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (RGI).
<35 urte.
>55 urte.
Epe luzeko langabeak. • Enpresako eta deialdiko muga 3.500€
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak : pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak