Neurri fiskal berriak autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikientzat
Autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babesteko honako neurriak izatea espero da:
1. )Interesik gabeko gerorapena zergen ordainketan
Langile autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek aparteko gerorapena izango dute zergen ordainketetan, eta ez dute bermerik aurkeztu beharko. Foru ogasunek emango dituzten geroratze hauek ez dute interesik sortuko, eta geroratutako zenbatekoak itzultzeko zenbateko berdina izango duten sei hileko kuotatan ordaintzea eskaintzen dute, hiru hilabeteko gabealdi baten ostean egingo dena.
2. )PFEZren ordainketa zatikatuen salbuespena
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak ez daude behartuta PFEZren ordainketa zatikatuak autolikidatu eta ordaintzera urteko lehen bi hiruhilekotan.
3.) Autonomoentzako eta mikroenpresentzako gastu-forfait handitzea
Hirugarren neurria gastuak konpentsatzeko forfait-a handitzea da, mikroenpresek eta langile autonomoek beren zerga-oinarria murrizteko, dela Sozietateen gaineko Zergan, dela PFEZan.
Forfait-aren handitzeak indar berezia izango du salgaien errepidezko garraioan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, hiru lurraldeetan % 70eraino igotzen baita. Forfait orokorra, bai PFEZan (langile autonomoak), bai Sozietateen gaineko Zergan (mikroenpresak), % 15eraino igotzen da.
4.) 5,4 milioi euro nekazaritza eta abeltzaintza-sektorerako zuzeneko diru-laguntzetan
Zuzeneko diru-laguntzen lerro berri bat irekiko da lehen sektorerako: 2,5 milioi Araban, 1,2 milioi Bizkaian eta 1,7 milioi Gipuzkoan.
Gipuzkoako web orrian argitaratutako berria.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Kontabilitatea, Zergak, autonomoak, enpresa txikiak, mikroenpresak