Merkealdiak eta likidazioak egiteko, aurretik Eusko Jaurlaritzari jakinarazi beharra dago

Denda eta merkatarik, merkealdi garai hauetan kontutan hartzeko betebehar garrantzitsu bat.

Euskal Autonomia Erkidegoko denda eta merkatariek kontuan hartu beharreko betebehar garrantzitsu bat dute: merkealdiak edo likidazioak egin aurretik, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi egin behar zaio derrigorrez.

Saltoki batek bere produktuak merkealdian jarri edo likidazio-salmentak egin nahi baditu, jakinarazpena telematikoki eta sinadura elektronikoaren bidez egin beharko du, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen tramitearen bidez:
https://www.euskadi.eus/merkataritzako-komunikazioak-merkealdiak-likidazioko-salmentak-eta-nohizbehinkako-salmentak/web01-tramite/eu/

Horretarako, dendak sinadura elektronikoko ziurtagiri bat izan beharko du, hala nola IZENPE txartela, edo beste sistema baliokide batzuk, adibidez B@k edo B@kQ gakoak. Bestela, tramitea aholkulari baten bidez egin daiteke, hark dendaren izenean eta ordezkari gisa jardunez. Merkataritza autonomoen kasuan, NAN elektronikoa ere erabil daiteke, NANa egitean emandako klabeak izanez gero.

Neurri honek merkataritza-jardueraren gardentasuna eta legezkotasuna bermatzea du helburu, bai merkatarien bai kontsumitzaileen mesedetan.

Interior of clothing store with stylish merchandise on racks, fashionable brand design and casual wear in modern boutique. Empty fashion showroom in shopping centre with elegant merchandise.