Merkataritza Berrikuntzako Programa 2021

Merkataritzaren egoeraren diagnostiko bat, alderdi ahulak identifikatzeko aukera ematen duena eta parte hartzen duen negozio bakoitzerako hobekuntza-proposamenak banaka ematen dituena.

  1. Negozioaren egoera indibidualizatua aztertzen da establezimendura bisita bat egiten da.
  2. Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritzako Aholkulari Teknikoek jasotako eta aztertutako informazioaren txosten zehatza egiten da.
  3. Negozioa berritzeko eta optimizatzeko hobekuntza-ekintzak gomendatzen dira. Gomendioak estrategia, berrikuntza, teknologia, kudeaketa, bezeroak eta beste hainbat gairi buruzkoak dira.

Zenbat kostatzen da?
%100eko diru-laguntza du.

Txikizkako Merkataritzako Programaren barruan, Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatzen dituzte oso-osorik, eta, horrenbestez, DOAKO zerbitzua da parte-hartzailearentzat.

Nork eman dezake izena?
Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak edo enpresa autonomoak 64, 65 edo 66 epigrafeetako batean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda daudenak Farmaziak kanpoan geratzen dira.

Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).

Noiz egin daiteke eskaera?

Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 1etik azaroaren 19ra.

Non egin daiteke eskaera?

  • Aurrez aurrekoa: Gipuzkoako Bazkundea · Avda. Tolosa 75º, 20018 Donostia.
  • Online: egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan eskuragarri: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa

Informazioa publikatuta 

Tel. 943 000 308

comercio@camaragipuzkoa.com

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak