MEC 2022 Euskal merkataritzarako diru-laguntza

Euskal txikizkako merkataritzarako 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean (biak barne) egindako eta ordaindutako fakturak diruz lagunduko dira.% 30etik % 40ra bitartean lagunduko dira, egin diren inbertsioak.

2 diru-laguntza lerro daude:

1-MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAREN IMAGENA BERRITZEA edo establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak:

  • Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, egokitzapenari, merkataritza-azaleraren banaketari edo haren irudia hobetzeari eragiten diotenak.
  •  Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
  •  Mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak.
  • Saltokiaren kanpoaldean errotuluak erosi eta instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko eta toldoak erosi eta instalatzeko.
    • Jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makinak erosi, instalatu eta muntatzea.
  •  Produktuak erakusteko ekipamenduak eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusleak (hoztuak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
  •  Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).
  • Alarmak eta segurtasun-sistemak
  • Lokala girotzeko ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko handiko etiketa energetikoa badute (A, B, C).

Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 3.000 €

2.- TEKNOLOGIA BERRIAK SARTZEA ETA BERRIKUNTZA

  •  Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko.
  • Web orriaren garapena, on line salmenta.
  • Saltokiko terminalak eta produktuen kodetze eta irakurketa optikoko sistemak.
  • Balantza elektroniko komertzialak.
  •  Kutxa erregistratzaileak.
  •  TicketBAI sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 750 €

Zenbaki aholkulariak abokatuak: merkataritza, dirulaguntzak.