Lehen aukera programa, Gazte langabeak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan kontratatzeko

Lehen aukera programa laguntza publikatuta, gazte langabeak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan kontratatzeko 2020ko laguntza-deialdiaren berri ematen duena.

Helburua. Beren tituluarekin lotutako lanpostuetan esperientzia urria edo hutsa duten gazte langabeak EAEko enpresetan edo 4. eta 12. artikuluetan aurreikusitako bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezarri eta laguntzak arautzea. Gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurria da, eta horretarako, lanbide-esperientzia eskuratzeko aukera eskainiko zaie.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak. Deialdi honen babesean, diruz lagundu ahal izango dira EAEn kokatutako lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango duten praktikaldiko kontratuak. Kontratatuko diren gazteek aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte kontratuaren hasieran. Kontratu horien hasiera-data deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2019ko urriaren 31ra bitartekoa izan beharko da.

Kontratuen betekizunak.

a) Kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailaren edo prestakuntzaren araberako lanpostuetarako kontratuak izan beharko dira.

b) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira.

c) Urteko ordainsari gordina eurotan adierazita azaldu beharko da kontratuan, eta ezingo da izan honako zenbateko hauetatik beherakoa, titulu akademikoaren arabera:

Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke; azken horiek ezingo dira izan finkatutako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

e) Diruz lagun daitezkeen kontratuak izateko, kontratu mugagabeek edo praktikaldikoek enplegu-sorrera garbia eragin beharko dute lantokian, hain zuzen, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea laneratu aurreko 6 hilabeteetan enpresak EAEn duen/dituen lantokiko/lantokietako langileen kopurua kontuan hartuta. Kontratuaren hasiera-datan, kontratu berriak batez besteko hori igo behar du.

Enpresa onuradunak.

Enpresa pribatuak (edozein forma juridiko dutela ere), banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak izan daitezke diru-laguntzen onuradun, betiere 17. artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrak eta honako hauek betetzen badituzte:

a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn edukitzea, edota lantokia EAEn egotea.

b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.

c) Enpresako langileen legezko ordezkaritzari jakinaraztea deialdi honen peko kontratua egiteko asmoa duela, kontratu-mota, kontratazio-aldia eta lanpostua zehaztuta. Enpresak eskabidean berariaz adierazi beharko du langileen legezko ordezkaritza duen ala ez.

Kontratu mugagabeak edo praktikaldikoak egiteko diru-laguntzei dagokienez, ez dira erakunde onuradun izango erakunde autonomoak eta sozietate publikoak, administrazio publikoren baten edo gehiagoren mendeko elkarteak edo erakundeak, eta langileak lagatzeko enpleguetarako aldi baterako lan-enpresak.

Kontratatutako gazteen betekizunak.

Deialdi honen xedea da 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak kontratatzea, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

b) Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea eta lan-eskatzaile gisa alta-egoeran izatea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea.

c) Titulu hauetakoren bat izatea:– Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo Bolognako planeko masterra.– Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Bolognako planeko unibertsitate-gradua.– Lanbide-heziketa arautuko goi- edo erdi-mailako teknikaria, berariazko lanbide heziketakoa. Horien baliokide dira teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2). – Oinarrizko Lanbide Heziketa.– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat onartuta dauden beste titulu batzuk.– Profesionaltasun-ziurtagiria.

d) Beraien tituluarekin lotutako lanpostuetan gehienez 6 hilabeteko lan-esperientzia izatea.

 Gazte Bermea Sisteman izena ematea:

a) Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan, 7.1.a) artikuluan araututa dagoen horretan, kontratatutako gazteek izena emanda izan beharko dute Gazte Bermea Sisteman.

b) Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere bulegoen edo erakunde kolaboratzaileen bidez eta deialdi honen 7.1.b) artikuluaren arabera, egingo duen hautaketa-prozesuan lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudenei, 2014ko urriaren 15eko 18/2014 Legeak, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituenak, ezarritakoarekin bat.

Prestakuntza Duala egin duten enpresan gazteak zuzenean hautatuz egingo diren kontratuen kasuan, prestakuntzaren xedea hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako titulu bat lortzea izan bada, kontratuak mugagabeak izan beharko dira, edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratuak.

Aurreko edizioren batean Lehen Aukerako praktikaldiko kontratuaren modalitatean kontratatu ziren pertsonak, kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan deialdi honen ondorioetarako, berdin dio zer lan-esperientzia jaso duten, betiere kontratu mugagabea egingo duen enpresa beste bat baldin bada, hau da, ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen hura bera.

 Diru-laguntzaren zenbatekoa. Praktikaldiko kontratu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa titulu akademikoaren arabera zehaztuko da:

Aipatutako diru-laguntzen zenbateko guztiak %10 handituko dira emakumeak kontratatzen badira.
Aipaturiko diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuak izanez gero, zenbatekoak lanaldiaren ehunekoaren arabera egokituko dira.

Eskabideak aurkeztea. Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialen bidez aurkeztu beharko dira. Eskabide-eredu ofizialak eskuragarri daude gazte langabeak kontratatzeko laguntzei buruzko II. Eranskinean , Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegoetan.

Aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 2020ko urriaren 30ra bitartekoa izango da.

 

Zenbaki ahokulariak abokatuak asesoria: Laguntzak