Langabezian dauden 50urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak
Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko ekitaldirako deialdia.
Diruz lagundutakoa:
Gutxienez 12 hilabeteko kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten aldi baterako kontratuak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak, betiere Euskadiko lantokietan egiten badira.
Kontratuak honako baldiltzak bete behar dituzte:
- Lanpostua kontratatutako pertsonaren lanbide-profilera egokitu behar da (prestakuntza, ikasketak eta/edo esperientzia).
- Kontratua idatziz formalizatu behar da, eredu ofizialean, honako hauek adierazita: prestakuntza/kualifikazioa, datak, iraupena, lanaldia eta lanpostua.
- Lanaldia osoa edo partziala izan daiteke, baina kasu horretan ezin izango da % 70etik beherakoa izan.
- Eskaeran urteko ordainsari gordina jaso behar da kontratu mugagabeetan; eta hileko ordainsari gordina aldi baterako kontratuetan (gutxienez 6 hilabete).
- Gutxieneko ordainsaria kalkulatzeko, honako hauek bakarrik hartuko dira kontuan: oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak (soldataz kanpokoak izan ezik).
Era berean, kontratazioek enplegua sortzea ekarri beharko dute, batez besteko plantillaren gainean.
Deialdi honen xedea da honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak kontratatzea:
50 urte edo gehiago izatea.
Kontratua hasi aurreko egunean langabezian, izena emanda eta Lanbide
Kontratatu beharreko lanpostua betetzeko lanbide-profil egokia izatea.
Dirulaguntza kantitatea:
- +%15 kontratatutako pertsona emakumea bada edo 55 urte edo gehiago baditu.
- +%10, 2024an edo 2025ean Lanbidek diruz lagundutako kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza-ekintza bat burutu badu, betiere kontratua mugagabea bada eta lanaldiaren % 70 gutxienez.
- % 20, aurreko bi baldintzak betetzen direnean.
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 14an hasi zen, eta 2025eko urriaren 17an amaitu, egun hori barne.