Lan eskaintza: GOI MAILAKO KONTABILITATE- FISKAL TEKNIKARIA

LAN ESKAINTZA: GOI MAILAKO KONTABILITATE-FISKAL TEKNIKARIA

Eginkizunak:

  • Esleitutako bezeroen kontabilitate-ziklo osoa egitea, kontabilitate-itxiera barne (salmentak, erosketak, bankuak, nominak)
  • Bezeroen (BEZa, sozietateak, errenta…) eta beste zerga batzuen (JEZ) zerga-aitorpenak kalkulatu, aholkatu eta foru-administrazioetan eta AEATen aurkeztea.
  •  Bezeroekin zuzeneko tratua.
  • Egoera-orri finantzarioak eta emaitza-kontuak aztertzea.
  • Kontabilitate-liburuak legeztatzea.
  • Administrazioaren errekerimenduak eta egiaztapenak aintzat hartzea eta ebaztea.
    • Administrazio-lanak.

Ezinbesteko baldintzak:

  • ADE-ko gradua edo antzeko ikasketak izatea.
  • Fiskalitateari buruzko graduondoko ikasketak oso positiboki baloratuko dira.
  •  Kontabilitate eta zerga-aholkularitzan gutxienez 3 urteko esperientzia izatea, bezeroak modu autonomoan eramanez.
  •  Pertsona aktiboa, ikasteko eta egokitzeko gaitasuna duena. Metodikoa, ondo antolatua eta zorrotza lanean. Erantzukizuna eta ebazteko gaitasuna.
  • Pertsona autonomoa, unean uneko lan-karga altuekin lan egiteko gaitasuna duena.

Lan baldintzak

  • Lanaldi osoko aldi baterako kontratua, luzatzeko aukerarekin (astelehenetik ostegunera 8: 30-13: 00 eta 14: 30-18: 00 eta ostiraletan 8: 30-14: 00)
  • Kontabilitate eta zerga arloko etengabeko prestakuntza.

Zenbaki aholkulariak abokatuak honako lanpostua bete behar du:
Interesatuak uztailak 9a baino lehen bidali CVa kontratazioa@zenbaki.eus posta helbidera.