KONFEKOOP-ek euskararen normalizazioa bultzatzen du kooperatibetan ELKAR-EUSKARA doako zerbitzuaren bidez
KONFEKOOP-ek ELKAR-EUSKARA zerbitzua indartu du kooperatibetan euskararen erabilera sustatzeko
KONFEKOOPeko kooperatiba bazkideek ELKAR-EUSKARA doako zerbitzua dute eskura, itzulpenak, hizkuntza-baliabideak eta euskarazko prestakuntza jasotzeko.
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) euskararen erabileraren normalizazioarekin duen konpromisoa indartzen jarraitzen du, eta, horretarako, ELKAR-EUSKARA doako hizkuntza-laguntza zerbitzua eskaintzen die bere kooperatiba bazkideei. Zerbitzu honen helburua enpresa-eremuan euskararen erabilera sustatzea eta eguneroko jardunean txertatzen laguntzea da.
Gero eta kooperatiba gehiagok ekin diote euskararen normalizazio-prozesuari. Horregatik, KONFEKOOP-ek ELKAR-EUSKARA zerbitzua eskaintzen du, kooperatibei laguntza eta baliabide praktikoak emateko, euskararen erabilera sendotzeko.

Plataformaren bidez, erabiltzaileek honako baliabide hauek dituzte eskura:
- Hiztegiari eta terminologiari buruzko kontsultak egitea.
- Idazki arruntak (gutunak, oharrak, inprimakiak eta antzekoak) prestatzeko estilo-liburua.
- Administrazio-dokumentuen ereduak.
- Euskarazko online prestakuntza-ikastaroak.
- Testu laburren itzulpen-zerbitzua, beste hainbat baliabiderekin batera.
ELKAR-EUSKARA zerbitzua guztiz doakoa da KONFEKOOP-eko kooperatiba bazkide guztientzat. Kooperatiba bakoitzak urtean gehienez bi orrialdeko bost dokumentu itzultzeko aukera du, inolako kosturik gabe.