Kirol- erakundeak
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, liburuak legeztatzeko tramiteak elektronikoki baino ez dira egingo.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen du pertsona juridikoek (horien arteak kirol-erakundeek) administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko betebeharra dutela.
Hori dela eta, kirol-erakundeek elektronikoki egin beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistro honi dagozkion izapide guztiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaren helburua da beren jarduna nagusiki Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta bertan helbidea duten kirol entitateak inskribatzea.
- Kirol klubak dira pertsona fisiko edo juridikoek osaturiko entitate pribatuak, nortasun juridikoa dutenak eta irabazi asmorik gabekoak, helburua kirol modalitate bat edo gehiago sustatzea eta praktikatzea dutenak, alde batera utzita kirol lehiaketetan parten hartzen duten ala ez.
- Kirol elkarteak dira entitate publiko edo pribatuen barruan eratzen diren sekzioak, helburua kirol modalitate bat edo gehiago sustatzea eta praktikatzea dutenak, alde batera utzita kirol lehiaketetan parten hartzen duten ala ez.
- Kirol-federazioak erakunde pribatuak dira, irabazi-asmorik gabekoak eta nortasun juridikodunak, beren lurralde-esparruan kirol-mota bera sustatzen edo praktikatzen duten kirolari, teknikari, epaile, elkarte eta taldeak bilduko dituztenak. Kirol-federazioek, beren eskurantzez gain, administrazio-egiteko publikoak ere burutuko dituzte eskuordetzan. Kasu horretan, herri-administrazioaren ordezkari laguntzaile gisa arituko dira.
2022. urtetik aurrera ez da ustezko ordezkaritza onartuko, hortaz, legezko eta borondatezko ordezkaritzarik ez duten entitateei 2021. urtean zehar hura lortzeko beharrezkoak diren aurretiazko izapideak egitea.
Zenbaki aholkulariak abokatuak asesoriak Kirol elkarte, kirol federazio eta kirol klubei zuzendutako aholkua, 2021 urtean Administrazioarekin elektronikoki erlazionatzeko obligazioa dute eta 2022 urtean ez da ustezko ordezkaritza onartuko, berez, legezko ordezkaritza izapidetzen hasteko gomendatzen dugu.