Gaueko aisialdiko establezimenduen titularrei zuzenduriko laguntza
Nori zuzenduta dago?
Honako hauek eskatu ahal izango dute:
- Gaueko establezimenduen titularrak (III taldea)
- Pub eta taberna bereziak, 02:30ean ixteko ordutegia dutenak (jarduera lizentziaren arabera)
- Dantzarako eta dibertsioarako establezimenduak (IV taldea)
- Dantzaleku eta diskotekak, 04:30ean ixteko ordutegia dutenak (jarduera lizentziaren arabera)
Baldintzak?
Garrantzitsuenak hauek dira:
- Gaueko aisialdirako edo dantzarako eta dibertsiorako establezimendu baten titularra izatea.
- Egoitza EAEn izatea eta establezimendua bertan kokatzea.
- Jarduera-lizentzia edo irekiera lizentzia izatea 2021eko urtarrilaren 1ean.
- Jarduera ekonomikoen zergan kafetegi, taberna edo dantzaleku eta diskoteken epigrafean alta emanda egotea 2021eko ekainaren 1ean.
- Establezimendua gutxienez 2022ko otsailaren 6ra arte zabalik izatea.
Laguntzaren zenbatekoa?
Establezimendu bakoitzeko langile-kopuruaren araberakoa izango da.
- Gaueko establezimenduen titularrak (III taldea) 02:30ean ixteko ordutegia dutenak
- 10 langile baino gutxiago: 10.000€
- 10 langile baino gehiago: 15.000€
- Dantzarako eta dibertsioarako establezimenduak (IV taldea) 04:30ean ixteko ordutegia dutenak
- 10 langile baino gutxiago: 15.000€
- 10 langile baino gehiago: 35.000€
Langile kopurua zenbatzeko kontutan izango dira autonomoak eta soldatapeko langileak, jardunean daudenak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean daudenak, lan-harremana etenda daukatenak eta jarduera utzita daudenak.
Laguntza eskatzeko epea?
Laguntza eskatzeko epea bihar, irailak 16, hasi eta urriaren 6an amaituko da (15 egun).
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Laguntzak