Espainiako Auzitegi Gorenak alokairuen igoera mugatzea babestu du, salbuespenezko neurri gisa: zer esan nahi du honek jabe eta maizterrentzat?
Ukrainako gerrak eragindako inflazioaren krisian, alokairu-errenten eguneratzea mugatu zuten neurriak legezkoak direla berretsi du berriki Auzitegi Gorenak.
2022an, Gobernuak premiazko neurri batzuk onartu zituen prezioen igoera handiari aurre egiteko. Horien artean, etxebizitzen alokairuen urteroko eguneratzeari muga bat ezarri zitzaion, Lehiakortasuna Bermatzeko Indizeari lotuz, ezin baitu %2a gainditu.
Neurri horiek hainbat lege-dekretutan jaso ziren, eta milaka errentamendu kontraturi eragin zieten, batez ere KPIa % 10etik gorakoa izatera iritsi zen testuinguru batean.
Etxebizitzen edukitzaile handi batek 600.000 euro baino gehiago eskatu zizkion Estatuari, jasandako kalte ekonomikoengatik, honako hau argudiatuz:
- Errentak mugatzeak nabarmen murriztu zituen diru-sarrerak.
- Neurriak “desjabetze” izaera zuela.
- Konstituzioaren aurkakoa zela, jabetza-eskubidea urratzen zuelako.
Auzitegi Gorenak (4/2026 epaia, Urtarrilaren 14koa) atzera bota du erreklamazioa eta hainbat puntu nagusi ezarri ditu:
- Ez dago desjabetzerik à Errentaren muga ez da desjabetze bat, ez baitakar jabetza-eskubidearen gabetze indibiduala, baizik eta errentatzaile guztiei aplika dakiekeen arauketa orokor bat.
- Jabetza eskubidea ez da urratzen à Auzitegiak uste du neurriak ez duela eskubidearen funtsezko edukia ezabatzen, jabeak alokairuagatik errentak lortzeko aukera izaten jarraitzen baitu.
- Interes orokorrak justifikatutako neurria. à Mugak helburu legitimo bati erantzuten dio: maizterrak babestea inflazio handiko testuinguru batean, hori jabetzaren funtzio sozialaren barruan sartzen da.
- Ez dago kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik. à Desjabetzerik eta konstituzio-kontrakotasunik ez dagoenez, ez dagokio Estatuaren ondare-erantzukizunik; beraz, jabeek ez dute konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik.
Zer esan nahi du horrek?
Jabeentzat:
- Salbuespenezko egoeratan legeak ezartzen dituen errenta-mugak ezar daitezke.
- Honek ez du automatikoki kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik sortzen.
- Errenta-muga hauek, baliozkoak izango dira baldin eta, aldi baterakoak, proportzionatuak eta justifikatuak badira.
Maizterrentzat:
- Neurri hauek alokairua bat-batean igotzearen aurkako babesa indartzen dute.
- Krisi-testuinguruetan, legegileak alokairuen merkatuan esku har dezakeela baieztatzen dure neurri hauek.
Gaur egungo egoera
Auzitegi Gorenaren irizpide horrek garrantzi berezia du egungo egoeran, Irango gerraren ondorioz sortu berri den energia-krisiaren testuinguruan. Egoera horretan, Gobernuak martxoaren 20ko 8/2026 Lege Dekretua onartu du, zeinak salbuespenezko neurri berriak txertatzen baititu, besteak veste:
- Ez-ohiko luzapen bat ezartzen die, gehienez ere bi urterako, Lege Dekretua indarrean sartzen denean (2026ko martxoaren 22an) indarrean dauden eta 2027ko abenduaren 31a baino lehen amaitzea aurreikusten den ohiko etxebizitzaren errentamendu-kontratuei.
- Indarrean jartzen denetik 2027ko abenduaren 31ra arteko errenta-muga ere ezartzen du, hau da, denbora-tarte horretan, maizterraren eta jabearen arteko adostasunik ezean, errentaren eguneratzea ezingo da % 2tik gorakoa izan.
Neurri horiek Auzitegiak babestutako logika juridiko berari jarraitzen diote: aldi baterako esku-hartzeak dira, ezohiko egoera batek justifikatutakoak eta interes orokorrera bideratutakoak; horrek indartu egiten du halako neurriak konstituzionaltzat joko direla aurreikustea, betiere jabeen eta maizterren eskubideen arteko oreka errespetatzen badute.