Eskudiruzko ordainketetarako legezko gehieneko muga 2.500€tik 1.000€tara murriztu da
Eskudiruzko ordainketetarako legezko gehieneko muga 2.500€tik 1.000€tara murriztu da
Aurreko astean indarrean sartu zen 11/2021 Legea, uztailaren 9koa, iruzur fiskalaren aurkako prebentzio eta borroka neurriei buruzkoa.
Lege honek eskudirutan ordaintzeko ezarritako gehienezko muga aldatzen du. Orain arte 2.500€koa zen, baina atzotik Aurrera eskudirutan ordaintzeko gehieneko muga 1.000€takoa izango da, baldin eta bi aldeetako bat enpresari edo profesional abada (enpresa edo autónomo bat adibidez).
“Ezin izango dira esku-dirutan ordaindu 1.000 euroko edo gehiagoko operazioak, edo atzerriko dibisetan kontrabalio hori dutenak, operazioan parte hartzen dutenetakoren batek enpresari edo profesional gisa parte hartzen duenean.”
Era berean, zehapenak ezartzen dira ez-betetzeen kasuan, hau da, 1.000 eurotik gorako dirutan ordaindutako zenbatekoaren % 25. Zehapen horren aurrean modu solidarioan erantzungo dute ordaindu duenak eta dirua jaso duenak, hau da, Administrazioak bi aldeetako edozeinen edo bien aurka jo ahal izango du.
Arau hauste hori pertsegitzeko, Zerga Agentziak eskudiruzko ordainketak salatzeko prozedura bat dauka ezarrita, eta prozedura horren bidez aldeetako batek beste aldea salatu dezake Ogasunaren aurrean. Bi parte-hartzaileek aldi berean salaketa aurkezten badute, bietako bat ere ez da erantzukizunetik salbuetsiko.
Eskudirutan egindako ordainketak salatzeko prozedura
Beraz, 2021eko uztailaren 11tik aurrera, eskudirutan ordaintzeko gehieneko muga 1.000 eurokoa izango da.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Fiskalitatea, ordainketak.