Errenta 2023 Gipuzkoa: hartzekodunen konkurtsoari buruzko auto judiziala
Gipuzkoako Ogasunetik jaso duzun errenta aitorpenaren proposamenean lan egiten zenuen kooperatibaren hartzekodunen konkurtsoa amaitzeko auto judiziala aipatzen bada, jarraitu irakurtzen:
Jaso duzun proposamenean adieraziko zaizunaren arabera, bi aukera daude zenbatekoak errenta aitorpenean deklaratzeko:
- Lehenengoa: irabazia aurreztearen oinarrian eta galera oinarri orokorrean sartzean datza; horrela, sortutako galera oinarri orokorreko beste irabazi batzuekin konpentsa daiteke, eta baita errendimendu garbien % 10eraino ere. 2023an konpentsatu gabeko soberakina modu berean konpentsatu ahal izango da hurrengo 4 ekitaldietan.
- Beste aukera: bai irabazia eta bai galera aurrezkiaren oinarrian sartzean datza; horrela, galera irabazia baino handiagoa denez, erabat konpentsatzen da eta ez litzateke ezer ordaindu beharko 2023an. Hala ere, kasu horretan, irabaziaren gaineko galeraren soberakina ezingo litzateke gorde hurrengo ekitaldietarako.
Kaltetutako pertsonetako bat bazara eta ez badakizu zer aukera izango litzatekeen onuragarriena zuretzat, Zenbakin laguntzeko prest gaude. Jar zaitez gurekin harremanetan: https://zenbaki.eus/kontaktua/