Dirulaguntzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko 2021 urteko deialdia zabalik.
Arrasateko Udalak, herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, gutxienez egun 1/2ko jardunekoak, 250 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.
Enpresa onuradunak:
Programa honen diru laguntzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:
- Enpresak lantokia Arrasaten edukitzea.
- Enpresak 250 langile edo gutxiago edukitzea.
- Kontratatutako langabea herrikoa izatea.
Kontratatzen diren pertsonen ezaugarriak.
Enpresak diru laguntza eskuratzeko, kontratatzen dituen pertsonek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea, gutxienez 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Kontratatzen dituzten unean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute langabe gisa, kontratua sinatzeko momentuan gutxienez.
- Enpresa berean kontratatua ez izana, diruz lagundu nahi den kontratua sinatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez.
Kontratuen ezaugarriak. Diru laguntzak eskuratzeko, kontratuek ezaugarri hauek beteko dituzte:
- Gutxienez 6 hilabete iraungo dute.
- Gutxienez egun 1/2ko lan jardunekoak izango dira.
- Kontratuak 2021an edo (Lanbideren «2021ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru laguntzen» deialdiaren erreferentzia aldia da hau, eta Udalaren programa hau deialdi horri atxikita dago).
- Kontratuek enpresako langile kopurua gehituko dute (aurreko 6 hilabetetako plantilarekin alderatuta).
Imagen de Nattanan Kanchanaprat en Pixabay
Diru laguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntza 2.268 € takoa izango da, 6 hilabeteko kontratuko egun osoko jardunean, edo horren proportzioan, %50 arteko jardunetarako. Pertsona beragatik gehienez kontratu bat diruz lagundu ahalko da.
Eskaerak aztertzea.
Programa honen espedienteak tramitatzeaz Enplegua eta Garapen Ekonomikoko unitate administratiboa arduratuko da.
Arrasateko Udalak publikatu dituen dirulaguntzen informazioa.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak, Laguntzak.