Diru-laguntza Aretxabaletako Ostalaritzari, terrazetako inbertsioak finantzatzeko.
Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean Aretxabaletako ostalaritza sektoreari eta bestelako aktibitateek kalean jarritako terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzea da.
Onuradunak.
Laguntzaren onuradunak Aretxabaletako ostalaritza sektoreko aktibitateak izango dira. Baita, ostalaritza aktibitatean zehazki ez daudenak, baina lokalaren kanpoaldean terraza zerbitzua duten negozioak.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Aretxabaletan kokatutako establezimendua izatea.
- Ostalaritza aktibitatea edo lokalaren kanpoan terraza zerbitzua izatea.
- Terraza jartzeko, Hirigintza sailaren onarpena edukitzea.
- Aretxabaletako Udalarekin zorrik ez edukitzea.
Diruz laguntzeko diren inbertsioak, dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
Covid-19aren pandemiagatik terrazetan egin behar izan diren inbertsioak diruz lagunduko dira.
2020ko martxoaren 14tik 2021eko urriaren 29a bitartean eginiko material erosketa edo inbertsioak (fakturaren data hartuko da kontuan): toldoak, itzalkinak, jaimak, berogailuak, altzariak…
Programa honek finantzatuko du establezimenduak eginiko material erosketa edo inbertsioen % 30 arte, gehienez jota 3.000 euro aktibitate bakoitzari.
Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.
Dirulaguntza eskatzeko, eskaera-orria bete, sinatu eta hurrengo puntuan zerrendatzen den dokumentazioarekin batera udaletxean aurkeztu beharko da Internet bidez www.aretxabaleta.eus helbidean. Pertsona fisikoen kasuan udaletxean, Otalora kalea, 1ean, aurkeztu ahal izango dute.
Eskaerak aurkezteko epea.
Laguntza horiek eskatzeko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 29an amaituko da.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak, Terrazak