Bergarako udalak enpresa edo ekintzaileentzako ezarri dituen dirulaguntzak
Bergarako Udalak 2023. urterako enpresa edo ekintzaileentzako ezarri dituen dirulaguntza-programen deialdi irekia.
2 motatako dirulaguntzak: ALOKAIRU PROGRAMA eta ERAGIN PROGRAMA.
— ALOKAIRU PROGRAMA: Enpresa berriek lokalen alokairu-gastuei aurre egiteko dirulaguntza (1. ekintza). enpresa berriei jardueraren hasieran laguntza bat emateaz gain, herrian hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzea, eta bereziki Bergarako Hirigune Historikoan hutsik dauden lokalen erabilera.
Laguntza jaso ahal izango dute deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 2023ko abenduaren 1era arte jarraian jasotako egoeretako batean dauden enpresek eta baita Bergaran enpresa martxan jartzeko asmoa dutenek ere.
Onuradurak:
— Bergaran sortu eta Bergaran egoitza izanda jardun-eremua gutxienez Bergaran daukaten enpresek.
— Kanpotik Bergarara etorritako enpresek.
— Bergaran eskualdatutako jardueren titular berriek.
Baldintzak:
Alokairu-laguntza hau eskuratu eta jaso ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Eskaera egiten den unean egoitza soziala Bergarako udalerrian izatea, eta Bergaran mantentzea gutxienez hurrengo bi urteetan.
b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran. Udalak ofizioz egiaztatuko du.
c) Negozio-ekimenaren bideragarritasun plan bat egina izatea eta Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziako Pertsonal Teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa.
d) Hasierako plantilla hamar langile edo gutxiagokoa izatea.
e) Udalari dirulaguntza eskatzean eta dirulaguntza jasotzen ari diren bitartean enpresa betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.
f) Irudi korporatiboa gutxienez euskaraz izatea.
g) Webgunea izanez gero, jasoko den dirulaguntzaren azken ordainketarako gutxienez ele bietan izatea.
h) Kanpora begira egingo den komunikazioa gutxienez euskaraz izatea.
i) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.
Halaber, jaso ahal izango dute 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza hauen deialdia argitaratu arte aurreko pasartean jasotako egoera batean egon diren eta eskaera egindako unean martxan jarraitzen duten enpresek.
—ERAGIN PROGRAMA: Enpresa edo ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza. Eragin izeneko programa (2. ekintza). Herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzea. Herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzeko helburuarekin 50 langile edo hortik behera dituzten Bergarako enpresentzako dirulaguntzak arautzea.
Dirulaguntza-programa horren barne, hiru laguntza-mota hauek emango dira:
- Ekintzailea: Enpresa berria sortzean egindako inbertsioei aurre egiten laguntzeko. Enpresa berria ulertuko da dela deialdia argitaratu baino gehienez urte bat lehenago eratutakoa.
- Azterlana: Azterlan teknologikoak egiten laguntzeko.
- Erreleboa: Enpresen (pertsona fisiko zein juridikoen) enpresa-ondorengotza/erreleboa egiten laguntzeko.
Baldintza orokorrak:
— Lantokia Bergaran egotea, eta baita enpresaren egoitza soziala eta fiskala ere.
— Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran.
— Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea, eta baita Bergarako Udalarekin ere.
— Jarduera garatzeko lokalak eta bertan burutzen den jarduerak Bergarako Udalaren aurrean egoera erregularizatuta izatea.
— Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.
Eskabideak.
Aurkezten diren laguntza-eskabideak udalak prestatutako eskabide-ereduaren arabera idatziko dira. Eskuragarri daude bai udal bulegoetan bai udalaren web-orrian (www.bergara.eus).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskatzaileak eskaera egingo du udalak horretarako prestatutako inprimakia erabilita. Oinarri espezifikoetan zehazten da zein inprimaki erabili behar duen eta horrekin batera beste zein dokumentu aurkeztu behar dituen.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Bergarako Udalak 2023. urterako enpresa edo ekintzaileentzako dirulaguntzak