Bergarako udalak 2024. urterako enpresa edo ekintzaileentzako dirulaguntzak

Bergarako udalak 2024 urterako enpresa eta ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza batzuk aurkeztu ditu. 2024ko martxoaren 4an GAO publikatuta.

Bi dirulaguntza mota dira:

  • ALOKAIRU PROGRAMA: Enpresa berriek lokala alokatzeko dirulaguntza.
  • ERAGIN PROGARMA: Bergaran finkatuta dauden enpresentzako dirulaguntz

ENPRESA BERRIEK LOKALA ALOKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Onuradunak.

  • Bergaran sortu eta Bergaran egoitza izanda jardun-eremua gutxienez Bergaran daukaten enpresek.
  • Kanpotik Bergarara etorritako enpresek.
  • Bergaran eskualdatutako jardueren titular berriek.

Jaso ahal izango dute 2022ko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza hauen deialdia argitaratu arte aurreko pasartean jasotako egoera batean egon diren eta eskaera egindako unean martxan jarraitzen duten enpresek.   

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:

  • Eskaera egiten den unean egoitza soziala Bergarako udalerrian izatea, eta Bergaran mantentzea gutxienez hurrengo bi urteetan.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran. Udalak ofizioz egiaztatuko du.  
  • Negozio-ekimenaren bideragarritasun plan bat egina izatea eta Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziako Pertsonal Teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa.       
  • Hasierako plantilla hamar langile edo gutxiagokoa izatea.   
  • Udalari dirulaguntza eskatzean eta dirulaguntza jasotzen ari diren bitartean enpresa betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.
  • Irudi korporatiboa gutxienez euskaraz izatea.
  • Web-gunea izanez gero, jasoko den dirulaguntzaren azken ordainketarako gutxienez ele bietan izatea.   
  • Kanpora begira egingo den komunikazioa gutxienez euskaraz izatea.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.             

Laguntza motak:

Ondoren ezartzen dira emango diren gehieneko dirulaguntzak, hileko (BEZ kanpo).

1. urtean: Alokairu-kostuaren %33,33a eta gehienez 200 euro hileko.

2. urtean: Alokairu-kostuaren %20a eta gehienez 120 euro hileko.

Lokala Bergarako Hirigune Historikoko ondoren zehazten diren kaleren batean kokaturik balego ordea, lehenengo urtean dirulaguntza %66,66koa izango da eta gehienez 400 eurokoa. Bigarren urtean berriz, %40a eta gehienaz 240 eurokoa.   

Hirigune Historikoko kale horiek honakoak dira: Bidekurutzeta, San Martin plaza, Barrenkalea, San Pedro, Mizpildi, Komenio, Artekalea, Goenkalea, Masterreka, Zubieta eta Arruriaga.

BEZa ez da diruz lagunduko.

BERGARAN FINKATUTA DAUDEN EDO FINKATU NAHI DIREN ENPRESENTZAKO DIRULAGUNTZAK (ERAGIN PROGRAMA)

Ekintzailea: Enpresa berria sortzean egindako inbertsioei aurre egiten laguntzeko. Enpresa berria ulertuko da dela deialdia argitaratu baino gehienez urte bat lehenago eratutakoa.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • Ekintzailearen dirulaguntza: Enpresa berria lehenengo 6 hilabeteetan abian jartzeko eta funtzionatzeko diruz lagunduko diren gastuak honako hauek dira:
    • Jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak.
    • Webguneak eta sare sozialak diseinatzeko kostuak eta enpresa berriaren sustapen- zerbitzuen eta komunikazio-gastuen kostuak (kanpainak, errotulazioa, publizitatea…). Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen %90ekoa izango da eta gehienez ere 2.000 euroko zenbatekoarekin.
  • Azterlanaren dirulaguntza: Diagnostiko teknologikoaren kostuaren portzentaje bat lagunduko da diruz, langile-kopuruaren arabera, muga hauekin.
    • Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, laguntza %90a eta gehienez 3.000 eurokoa izango da.
    • Azken 6 hilabeteetan 12 eta 25 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, laguntza gehienez %85ekoa eta gehienez 3.000 eurokoa izango da.
    • Azken 6 hilabeteetan 25 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, laguntza gehienez %80koa eta 3.000 eurokoa izango da.
    • Dirulaguntza %100era iritsi ahal izango da (betiere gehienez 3.000 eurokoa izanik) baldin eta eskaeretan jasangarritasun-diagnostikoa ere sartzen bada honako helburuarekin: identifikatzea zein neurri hartu behar diren ingurumen-inpaktua murrizteko, urak arazteko, ur-kontsumoa gutxitzeko, argindar-kontsumoa gutxitzeko, hondakinak murrizteko eta abarretarako.
    • Diruz lagundu daitezkeen azterlanak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egin beharko dira eta 2024ko abenduaren 1a baino lehen amaitu.
  • Erreleborako dirulaguntza:
    • Errelebo-protokoloa egitea, enpresaren «know how» delakoaren transmisioa azpimarratuz.
    • Erreleboa egiteko beharrezkoa den aholkularitza (fiskala, laborala, kontabilitate arlokoa edo administratiboa).
    • Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen %90ekoa izango da, gehienez 3.000 euro arte. Hala ere, aholkularitza-enpresa kontratatzen bada errelebo-protokoloa egiten laguntzeko, baina azkenean ez bada gauzatzen, laguntza izango da gastuen %90a eta gehienez 1.500 euro.        
    • Diruz lagundu daitezkeen errelebo-protokoloak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak eta 2024ko abenduaren 1a baino lehen amaitutakoak izango dira.
Imagen de Gerd Altmann en Pixabay

Zenbaki aholkulariak abokatuak