Bazkideak kooperatibetan sartzeko laguntzak
Kooperatibetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu da EHAAn.
Onuradunak:
- 1) Langabeak bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea kooperatibara.
- 2) Inoren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatibara.
- 3) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatibara.
- 4) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak bazkide gisa sartzea nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetara.
Betebeharreko irizpidea:
2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era (bi datak barne), eskubide osoarekin bazkide mugagabea izatea.
Dirulaguntzen zenbatekoa:
1) atalean aurreikusitako kasuetarako: 2.500 euro.
2) atalean aurreikusitako kasuetarako: 1.500 euro.
3) eta 4) ataletan aurreikusitako kasuetarako: 2.000 euro.
Zenbateko horiei 300 euro gehituko zaie, emakumea, desgaitua, guraso bakarreko familia bateko aita edo ama, genero-indarkeriaren biktima edo toxikomano ohia bada.
Dirulaguntzaren mugak:
Ematen den dirulaguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, honako ehuneko hauek, zeinak onuradunak bazkide egiteko unean kooperatiba- edo lan-sozietatean harpidetutako kapitalari baitagozkio (gehi, sarrera-kuota)
1) atalean aurreikusitako kasuetan: % 100.
2) atalean aurreikusitako kasuetan: % 50.
3) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75.
4) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, ehunekoa harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.
Epea: 2022eko irailaren 15era arte, egun hori barne.
Imagen de Gerd Altmann en Pixabay