Baimen berria langileentzat
Gaur egun guraso izateagatik, biek aitatasunagatiko/amatasunagatiko baimen denbora bera hartzeko eskubidea dute, hala ere, beste lan-baimen desberdin batzuk ere badaude.
Baimen horien artean nabarmenena 8 asteko guraso-baimena deritzona da.
Gurasoek seme, alaba edo familian hartutako adingabe bat zaintzeko eska dezakete, urtebetetik gora, adingabeak 8 urte bete arte.
Iraupena 8 astekoa da, eta, Langileen Estatutuaren 48 bis artikuluan jasotzen den bezala, jarraian edo etenik gabe hartu ahal izango dira, lanaldi osoan edo lanaldi partzialeko erregimenean.
Nola eska daiteke baimen hau?
10 egun lehenago eskatu behar da enpresen kasuan, eta 15 egun lehenago administrazio publikoetako langileen kasuan.
Eskatzaileak idatziz eskatu behar du eta baimen honen hasiera eta amaiera jakinarazi behar du,baimena bi gurasoek eska dezakete.
Baimen hau ordaindua da?
Guraso-baimen hori ORDAINDU EGITEN DA; izan ere, gurasoek soldataren % 100 estaltzen duen prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea dute.
Zenbaki aholkulariak abokatuak