Arrasateko Udala: merkataritza eta zerbitzu establezimenduentzat tokiko merkataritza sustatzeko 2024 urterako dirulaguntza

Tokiko merkataritza-jarduera sustatzeko antolatzen diren jarduerak finantzatuko dira.

Laguntza honen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Merkataritza eta zerbitzu sektoreko aktibitatea izatea.
  2. Jarduera edo/eta establezimendua Arrasaten izatea.
  3. Dirulaguntza hauetatik kanpo geldituko dira udalak merkatarien elkartearekin urtero sinatzen duen lankidetza hitzarmenaren bitartez onuradun diren ekintzak.
  4. Arrasateko Udalarekin zorrik ez edukitzea.
  5. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira: bere izaera eta helburuagatik udalaren beste dirulaguntza programa batean sartu daitezkeen proiektuak edo ekintzak.
  1. Programa honek finantzatuko du jardueraren gastu onargarriaren %50. Establezimendu bakoitzak, urtean gehienez ere 1.500 euroko dirulaguntza jaso ahalko du.
  2. Diruz lagungarriak izan daitezkeen pertsonal gastuak (onuradunarenak zein beste profesional batzuenak) izango dira gehienez, udalak antzeko ekintzetarako erreferentzia gisa dituenak.
  3. Beste gastu batzuei dagokionez, arrazoizkoak ez diren zenbatekoak ez dira onartuko.
  4. Udal lokalen erabilerari dagokionez, programa honek finantzatuko du kostuaren %100.
  5. Jarduerak aurkezten badira hainbat establezimenduren elkarlana sustatuz, establezimendu bakoitzari aplikatuko zaio dagokion dirulaguntza zenbatekoa.
  6. Jarduerak eragiten badu diru sarrera bat, ez zaio aplikatuko dirulaguntzaren kalkuluari, baldin eta gainfinantzaziorik ez badago.

Eskaerak aurkeztu ahal izango dira behin udalak oinarri hauek onartuta, urte bukaera arte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zehazten den moduan.

Imagen de Foundry Co en Pixabay