ARRASATEKO ENPRESENTZAKO dirulaguntzak: Sortu berriak, negozioen eskualdatzeak eta jardueraren dibertsifikatu duten Arrasateko enpresentzako dirulaguntzak

Tokiko ekonomiari eta enpleguari laguntzeko politiken artean, ekintzailetza sustatzeko ildoak garatzen ari da. Horietako bat udalerrian ezartzen diren enpresa-ekimen berrietarako laguntza ekonomikoak dira.

Ekintzailetza sustatzeko eta enpresa berriak sortzen ausartzen diren sustatzaileei beharrezko laguntza emateko, ekimen horiek funtsezkoak bait dira Arrasateko enpresa-ehunaren berritzea bermatzeko.

Helburua da enplegu egonkorra sortzen duten eta Arrasateko udalerrian ezartzen diren enpresa berriak sortzen laguntzeko diru_laguntzen programa arautzea.

Onuradurak:
Enpresak legez eratuta egon beharko du jarduera garatzeko diru-laguntza eskatzen duenean.

•Lantokia izan beharko du Arrasaten

Jarraian deskribatutako kasuren batekin bat datozen enpresak izan beharko dute:

a) Arrasaten ezarriko diren enpresa sortu berriak.

b) Beste udalerri batean kokatuta dauden eta Arrasaten lantoki berri bat irekitzen duten enpresak.

c) Berriak ez izan arren, aurreko titularraren erretiroaren ondorioz titularra aldatu duten enpresak, belaunaldi-errelebotzat jotzen dena gauzatuz.

Belaunaldi-erreleboko kasu horietan, Udalak beretzat gordetzen du laguntzak handitzeko ahalmena, baldin eta aurreko jarduera baten eskualdatze baten ondorioz sortzen badira, eta jarduera hori enblematikoa bada edo balio handikoa bada udalerriko sare sozioekonomikoarentzat.

d) Dibertsifikatu diren eta 2022 arte garatutakoaz bestelako jarduera berri bat txertatu duten enpresak, dibertsifikazioaren arrazoia bada koiunturan gertatutako funtsezko aldaketaren bat, negozioaren iraupena eragozten duena, izan gertaera orokorra, adibidez osasun larrialdia, lege-aldaketak,… izan esparru partikularrekoa, hala nola osasun arazoak, familiari lotutakoak, eta abar.

2022ko urtarrilaren 1etik 2023eko urriaren 31ra bitartean egin beharko dira enpresa berriaren alta, udalerriko establezimendu berria, txanda-kasuan titulartasun-aldaketa eta jarduera berri baten alta. Kasu guztietan, denbora-erreferentziatzat hartuko da Arrasaten jarduteko EJZn alta emandako data.

Imagen de rawpixel.com en Freepik

Laguntzen zenbatekoa: 2023eko deialdi honetarako oinarrizko zenbatekoa 5178 €da.