Arrasate: Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko diru laguntzak
2023an beren egoitzetako errotuluak, irudi korporatiboa euskara hutsean edo elebitan edo webgunea elebitan jartzen dituzten entitateei diru laguntzak.
Onuradurak:
Arrasaten helbide fiskala daukaten pertsona fisikoek edo juridikoek eska ditzakete; edota beren jarduera ekonomikoa Arrasaten dauden lokaletan egiten dutenek ere.
Baldintzak:
- a) Testua euskaraz zuzen idatzita egongo da.
- b) Diru laguntza jaso behar duen jarduera 2023an egindakoa izango da
Errotuluen eta irudi korporatiboarenkasuetan:
- a) Ez izatea pertsonaren izen-deitura hutsak, kasu horretan ez baita emango ezelako dirulaguntzarik.
- b) Testua euskara hutsez edo euskaraz eta erderaz izatea.
Webguneen kasuetan:
- a) Helbide fiskala Arrasaten izatea.
- b) Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egotea.
Eskaerak aurkezteko epea
2023an egindako ekintzen eskaerak abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira. Hala ere, diru laguntzaren xede den ekintza azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten denean epea hilabete luzatuko da, 2024ko urtarrilaren 31ra arte. Ondorio horietarako, eta beste dokumentazio baten faltan, faktura egiteko eguna faktura emateko egunarekin bat datorrela ulertuko da, eta faktura 2023koa izan beharko da.