Aretxabaletan terraza instalatzeko baimena eskatzeko epea

Aretxabaleko Udalak zenbait alditan jakinarazi du, terrazetako mahaiak jarri ahal izateko, dagokion
Udal baimena izatea nahitaezkoa dela eta horretarako Udal Ordenantzak terrazei edo mahai-guneei eskatzen dituen agiriak aurkeztu beharko direla

2025. urterako, terraza eta dagozkion mahaiak eta aulkiak jartzeko, aurrez nahitaez dagokion udal baimena izan beharko da, eta horretarako 2025eko maiatzak 30a baino lehen Aretxabaletako Udalean aurkeztu beharko da dagokion eskaera udal ordenantzan zehazten den dokumentazioarekin batera.

Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, ezingo da terraza mahaiekin okupatu. Bestalde, dagokion udal baimenik gabe jartzen bada, udal Ordenantzak dioen bezala, kasu horretan arau-hauste oso larritzat joko da eta arau-hauste oso larriak: 1.501etik 3.000 eurora bitarteko isuna eta/edo establezimendua desgaitzeaetorkizunean ordenantza honetan araututako baimenak lortzeko, gehienez ere 4 urtez, gertaeren larritasunaren arabera.

    Bide publikoan terraza eta mahaiak jartzeko baimena eskatzeko INPRIMAKIA eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskaera mota atalean, berriztapena edo eskaera berria den adierazi beharko da.