Aldi baterako lan-erregulazioko egoeran egon diren edo dauden langileak dituzten enpresentzako prestakuntza
Estatu mailako prestakuntza-programak, aldi baterako lan-erregulazioan egondako edo dauden langileak birkualifikatzeko
Estatuko prestakuntza-programak gauzatzeko diru-laguntzak onartzen dituen SEPEren Ebazpena argitaratu da, 2022 eta 2023 aurrekontuetarako, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteetan egon diren edo espedienteetan sartuta dauden langileak birkualifikatzeko.
Prestakuntza-programaren xedea: ematen diren diru-laguntzak Estatuko prestakuntza-programak finantzatzeko izango dira, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan egon diren edo dauden langileak birkualifikatzeko.
Prestakuntza 40 ordukoa izango da, ekoizpen-prozesuen garapen teknologiko eta digitalerako, edo eraginkortasun energetiko eta jasangarritasunerakorako.
Diru-laguntzaren onuradunak:
Bi autonomia-erkidegotan edo gehiagotan lantokiak dituzten langile horiei prestakuntza emateko beren langileei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu dieten edo aplikatzen ari zaizkien enpresak.
Prestakuntza-erakundeak, publikoak edo pribatuak.
TMS/368/2019 Aginduaren 6.2 artikuluan aurreikusitako taldeak.
Mugak: enpresa edo prestakuntza-erakunde batek ezin izango du 500.000 eurotik gorako diru-laguntzarik eskatu eskabideak aurkezteko aldi bakoitzean.
Epeak: 2022ko ekitaldirako eskabideak aurkezteko epeak hauek dira:
1.Lehen epea hogeita hamar egun baliodunekoa izango da, 2021eko abenduaren 24tik aurrera (2022ko otsailaren 4a).
2. 2022ko apirilaren 18tik maiatzaren 27ra.
3. 2022ko urriaren 3tik azaroaren 15era.
Aurkezpena: www.fundae.es helbidean.
Laguntzari buruzko informazio gehiago ERTEn langileak dituzten edo izan dituzten enpresentzat. (Ebazpena)