Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako 2026 Euskadi Sarien deialdia

Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako 2026 Euskadi Sarien deialdia ireki da


Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo 2026 Sariak emateko oinarri arautzaileak onartu ditu. Sari hauek ohorezko izaera dute eta Euskadiko turismo, merkataritza eta kontsumo sektoreetako garapen, berrikuntza eta jasangarritasunari enpresek, profesionalek, kolektiboek eta erakundeek egindako ekarpena aitortzea dute helburu.