Pentsioen igoera 2024
2024an pentsioak eguneratuko dira pentsioen erosteko ahalmena bermatzeko 21/2021 Legean ezarritako formularen arabera. Zehazki, aurten, % 3,8koa izango da eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eraginkorra, orokorrean, pentsio guztientzat.
Gobernuaren arabera, igoera horrekin, batez beste 734 euro igoko dira pentsioak urtean. Adibidez, estatuan batez beste kobratzen den 1.200 euroko pentsioari urtean 638 euro gehituko zaio.
Aurreikuspenen arabera, seme-alabengatiko osagarria eta gutxieneko pentsioak proportzio handiagoan handituko dira, 2/2023 Errege Lege Dekretuan oinarrituta.