Oñatiko Udala: enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak
Oñatiko Udalaren helburua enpresa jarduera berrien sorrera edo jardueren eskualdatze bidez abian daudenen jarraipena sustatzea da; auto enplegurako eta merkataritza-lokalen alokairu gastuak finantzatzeko laguntzak emanez.
Pertsona edo erakunde onuradunak.
Oñatin enpresa jarduera berri bat sustatzen duten edo lehendik abian dagoen jarduera bati, eskualdaketa bidez, jarraipena ematen dioten pertsona fisiko eta juridikoek.
Bete beharreko baldintzak:
- Sortzen den enpresa jarduera berria Oñatin kokatu beharko da eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan (EJZ) alta emana egon udalerrian, deialdian zehaztutako diruz lagundutako aldiaren barruan.
- Enpresa jarduera berriaren sustatzaileak Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko dira, Langile autonomoen araubide berezian, edota hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion araubidean. Alta hori deialdian zehaztutako diruz lagundutako aldiaren barruan eman beharko da.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
-
Enpresaren tamaina, langile kopuruari dagokionez, hamar langile baino gutxiagokoa izatea.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean.
Laguntza motak eta zenbatekoak :
- Sorturiko lanpostuengatik dirulaguntza:
Jarduera alta ematen den momentuan, sustatzaileek sorturiko lanpostu bakoitzeko 1.500 euroko laguntza.
Lehen sektoreko jardueren kasuan, sektore honi bultzada eman eta suspertzeko helburuarekin, laguntza berezia emango zaie sustatzaileei: alta ematen den pertsona bakoitzeko 3.000 euroko laguntza.
Sustatzailea emakumea denean, sorturiko lanpostuari dagokion dirulaguntza % 30 gehituko da.
Sorturiko lanpostuengatik onuradun bakoitzeko ezartzen den dirulaguntza muga 6.000 €koa izango da.
Sorturiko lanpostuengatik dirulaguntza jasotzeko honako baldintzak bete beharko dira:
- Diruz lagunduko den lanpostuaren titularrak Oñatin erroldaturik egon beharko du, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin. Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren alta data erabiliko da erreferentzia bezala.
- Merkataritza sektoreko jarduerak garatzeko negozio-lokalen alokairuentzako dirulaguntza:
- Negozio-lokalen lehenengo urteko alokairu gastuak, gehienez ere 2.500 euro arte (zeharkako zergak ez dira diruz lagunduko).
Informazio gehiago: Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia. BDNS (Identif.): 618787.