Oñatiko Udalak 2025eko enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak
2025eko enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak
Finantzaketa
Deialdi honek 30.000 euroko aurrekontua izango du, eta 2025eko aurrekontuko 1000.480.241.01.01 partidatik ordainduko da.
Epeak
- Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko azaroaren 28ra arte luzatuko da.
- Justifikazioa aurkezteko epea: 2026ko urtarrilaren 9ra arte.
- Diruz lagundu daitekeen aldia: 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean alta eman duten jarduerak.
Eskaerak eta dokumentazioa
Eskaera orriak Oñatiko Udalaren webgunean daude eskuragarri, “Gizarte-ekonomiaren sailak kudeatutako programaren bidez emandako dirulaguntzak” atalean.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu 2025eko apirilaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
