Langileak kontratatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak

Langileak kontratatzeko hainbat laguntza programa ditu Eusko Jaurlaritzak. Zure enpresan laguntza hauetakoren baten inguruko informazio gehiago behar baduzu, Zenbakiko aholkulariekin jar zaitezke harremanetan: https://zenbaki.eus/kontaktua/

Langilea

2024ko txanda-kontraturako laguntzak

Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuetarako laguntzak.

50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak

Programaren helburua da urtebete edo gutxiagoko langabezian dauden 50 urte edo gehiagoko pertsonen laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten bidez.

Lehen Aukera programa

Titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan langabezian dauden eta aldez aurretik lan-esperientziarik ez duten edo lan-esperientzia urria duten pertsonak kontratatzeko laguntzak.

Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegua sustatzea

Desgaitasunen bat duten langileen gizarteratzea errazteko programa.