«Innobideak-kudeabide» dirulaguntza programa 2026

Kooperatibista agurgarria: 2026ko maiatzaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da 2026ko ekitaldirako «Innobideak-Kudeabide» dirulaguntza programaren deialdia.

Gipuzkoako enpresei, eta bereziki ETEei, enpresaren esparru guztiak hobeto kudeatuta beren lehiakortasuna hobetzeko aukera ematea da helburua. Programa 2B fasean zentratzen da, kudeaketa aurreratuko finkatze-proiektuak bultzatzeko, hasierako kontrastean jasotako hobekuntza-arloei erantzuteko.

Gipuzkoan kokatutako enpresek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta 5 langile edo gehiago eta 50 langile baino gutxiago badituzte. 50 langile baino gehiago dituzten enpresak SPRIk kudeatzen ditu.

Finkatze-proiektuak (2B fasea) egiteko kanpo-aholkularitzako zerbitzuak kontratatzeak eragindako gastuak lagunduko dira diruz. • Nahitaezkoa da indarrean dagoen Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostena izatea. • Aholkularitza-eskaintza 15.000 €-koa edo handiagoa bada, hiru eskaintza aurkeztu behar dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdi honetarako baimendutako gastua 210.000 eurokoa da guztira

• Eskaerak aurkeztea: Epea 2026ko irailaren 30ean amaituko da, 13:00etan. Izapideak bide telematikoz egin behar dira nahitaez.

• Gauzatzea: Jarduerak 2027ko urriaren 1a baino lehen amaitu behar dira.

 • Justifikazioa: Proiektua justifikatzeko azken eguna 2027ko urriaren 30a da.

Informazio gehiago:

 KUDEABIDE