Gure lantaldean lan-teknikari bat gehitu nahi dugu
Laboraleko departamenturako Lan-Teknikari bat gehitu nahi dugu. Sail hori arduratuko da nominak kalkulatzeko prozesuaren ziklo osoaz, eta eginkizun hauek izango ditu:
- Nominak, kontratuak eta Gizarte Segurantzaren prestazioak kudeatzea.
- Finikitoen kalkulua eta prestaketa.
- Plataforma telematikoekin lan egiten ohituta dagoen pertsona: Siltr@, Delt@, Contratas@.
- Gizarte Aseguruak eta PFEZ tramitatu eta aurkeztea.
- Kontratuak egitea. Mugaegunen eta luzapenen jarraipena.
- Hileko aldagaien, lanaldi-aldaketen, lanpostu-aldaketen, kategorien, lan-istripuen, ABEen eta Gizarte Segurantzaren prestazioen prozesua kudeatzea.
- PFEZren kalkulua eta jarraipena.
- Lan Hitzarmenen eguneratzeen jarraipena eta aplikazioa.
Pertsona antolatu eta dinamikoa nahi dugu, komunikatzeko gaitasuna eta ikasteko gaitasun handia dituena, taldeko kide guztien jardueretan lan egin eta laguntzeko.
Baldintzak:
- GMHZ/LH II-ko gutxieneko ikasketak.
- Euskara, elebiduna.
- Ofimatika-tresnak erabiltzaile-mailan erabiltzea (Excel, Word).
- A3 Nom. plataforma ezagutzea baloratuko da.
Antzeko lanpostuetan izandako esperientzia baloratuko da, baita kalkulurako eta lan kudeaketarako tresnak ezagutzea ere.
Hasierako kontratua: ordezkapen kontratua (9) hilabete.
Gure lantaldeko kide izan nahi baduzu, prozezuan parte hartzeko estekan sartu eta alta eman.
LAN TEKNIKARI LANPOSTUAN ALTA EMAN
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Lan teknikari lanpostua