Eskoriatzako Udala: herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko dirulaguntza
Helburuak eta Onuradunak
- Helburua: Euskarazko errotulazioa eta irudi korporatiboa sustatzea.
- Onuradunak: Eskoriatzan jarduera ekonomikoa duten edo hasi nahi duten pertsona fisikoak, juridikoak eta ondasun-erkidegoak.
Baldintzak
- Testuak euskara hutsean egon behar du.
- Jardueraren izena agertu behar da (adib. “jatetxea”).
- Testua zuzen egon behar da.
- Errotulatzeko baimena izatea beharrezkoa da.
Dirulaguntza eskatzeko
- Aurkezteko epea: iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko urriaren 31ra arte.
- Aurkezpen moduak:
- Pertsona fisikoek: presentzialki edo telematikoki.
- Pertsona juridikoek: telematikoki soilik.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak: eskaera orria, diseinu proposamena, faktura edo aurrekontua, eta legezko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.